Apirilaren 30 ean amaitu zen 'Txikitasunean handi' argazki lehiaketan parte hartzeko epea. Koronabirusa iritsi aurretik abiarazitako lehiaketa zen honakoa. Aurtengoa, bigarren edizioa izan da. 15 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena da. Kasu honetan, Legoko figura txikiekin, eguneroko eszenak isladatzen dituzten argazkiak egitea zen helburua.
13 argazki jaso dituzte, kalitatea oso onekoak. Baldintza ezohiko honetan, ezin izan dute garatu zenbait gaztegunerekin pentsatuta zuten elkarlana eta horrek parte hartzea mugatu duela argitu dute liburutegiko arduradunek.
Sariak bitan banatzen ziren: Aiztondo bailarakoak, eta balaratik kanpokoak.
Irabazleak hauek izan dira :
Aiztondo bailara:
Irantzu Urkola, Zizurkil, 22 urte. Saria: 100 euro
Aiztondo bailaratik kanpokoa:
Maren urkizu, Lasarte, 17 urte. Saria: 100 euro.
Lehiaketa honek Fotoprixen laguntza jaso du. 30 euroko 10 bonoekin kolaboratu du. Eta saritutako bigarren eta laugarren argazkiak hauek dira :
Alaitz Arrese, Lasarte, 20 urte. Saria: Fotoprixen 30 euro gastatu ahal izateko txartela.
Amaia Harto, Hernani, 21 urte. Saria: Fotoprixen 30 euro gastatu ahal izateko txartela.
Azaldu dutenez, egoerak laguntzen badu, argazki guztiekin, iraila aldera, erakusketa bat jarriko dute Plazada Otaño Liburutegian.
Bestalde, konfinamentuan abiarazitako beste lehiaketa arrakastatsu baten berri ere eman dute: Lego Familian. Familia giroan, Legoko piezekin Koronabirusarekin bukatuko duen munstros, robota edo tramankuloa eraikitzea eskatzen zuten. 33 familik hartu du parte eta 50 munstro edo tramankulu baino gehiago jaso dute. Irudimena erabiltzea baloratzen zuten eta irudimena saritu nahi izan dute (oinarrietan horrela azaltzen genuen). Eta emaitzak hauek dira
AIZTONDO BAILARAKO SARITUAK:
Mensalvas Castro (Zizurkil)
Galarza Lasa (Villabona)
Lacarra Tapia (Zizurkil)
Otegi Ayerza (Villabona)
BAILARATIK KANPOKO SARITUAK: (Usurbil, Zarautz, Tolosa, Irun, Lasarte, Errenteria, Donostia... txoko askotako familiek parte hartu dute. Zoragarria benetan!)
Arrizabalaga Villalon (Zarautz)
Urroz Blanco (Usurbil)
Dravasa Beloki (Tolosa)
Suarez Ezpeleta (Errenteria)
Guztiek Fotoprixen 30 euroko txartela jasoko dute, bertan gastatu ahal izateko.
Azkenik, beste erronka baten berri eman dute. Euskarazko liburuen izenburuekin errelato laburrak sortu eta bideo bat egitea. 12 pertsonek hartu dute parte. Saria lan bati ematea oso zaila egin zaiela jakinarazi dute; adituei bidali ondoren, zazpi lan saritu dituzte. Saria, liburu sorta bat. Astelehenero, gure sareetan zintzilikatuko dituzte bideoak, guztion gozamenerako.
Sarituak:
Bakartxo Urruzola (Gasteiz)
Maren Urkizu (Lasarte)
Maren Urkizu (Lasarte)
Larraitz Uria (Hernani)
Oihana Iguaran (Amasa-Villabona)
Lourdes Gorostegi (Zizurkil)
Idoia Barandiaran (Zizurkil)
Maialen Zazpe (Lizartza)