EkonoVID

Martxan da traste zaharrak biltzeko zerbitzua

Aiurri 2020ko mai. 11a, 13:27

Aabalik daude Andoaingo eta Tolosako Garbiguneak

Gaurtik, maiatzaren 11tik aurrera, berriro jarriko da martxan Zizurkilen traste zaharrak eta aparatu elektrikoak biltzeko zerbitzua. Alarma-egoeran zerbitzua etenda egon ostean, gaurtik aurrera herritarrek erabilgarri izango dituzte bai eskualdeko garbiguneak, bai astelehen gauetan altzari zaharrak eta aparatu elektrikoak atera ahal izateko zerbitzua ere.

Zizurkilgo Udalak bando bidez jakinarazi duenez, maiatzaren 11tik aurrera, konfinamendua arintzeko 1go fasearen hasierarekin bat eginez, Tolosaldeko Mankomunitateak  etenda zituen bi zerbitzu berreskuratuko dira:

  • Andoain eta Tolosako Garbiguneak partikularrentzat ere zabalik egongo dira, ohiko ordutegian.

 

  • Traste zahar eta aparatu elektrikoen bilketa zerbitzua: herri bakoitzean ezarrita dagoen bilketa-egutegiaren arabera ekingo zaio zerbitzuari. Zizurkilen, astearte goizetan izaten da eta 943 67 62 16 telefono zenbakira deitu behar da zerbait utzi aurretik.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!