Koronabirusa

Udaleku irekirik ez aurten Zizurkilen

Aiurri 2020ko mai. 16a, 16:47

Osasun arduradunen txostenak eskuetan eta EUDEL-en azken aholkuak ikusita, Zizurkilgo Udalak aurten herrian udaleku irekirik ez antolatzea erabaki du.

Udaleku irekiak direla eta, EUDELetik jasotako udarako gomendioen artean, herrietan antolatzen diren udaleku irekiak bertan behera uzteko eskaera jaso dute Udalek.

COVID-19a dela eta sorturiko egoerak ez du bermerik ematen, behar diren neurriak hartuz, udalekuak antolatzeko; beraz, Zizurkilgo Udalak aurtengo udaleku irekiak bertan behera utziko dituela jakinarazi du.

Egoera aldatuko balitz eta momenturen batean gomendioak desberdinak balira, Udalak berriz ere udalekuak antolatzeko aukera aztertuko lukeela adierazi dute: "Guztion, eta bereziki, gure umeen osasunaren alde erabaki zentzuduna dela uste dugu".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!