Zabalik da Kuttuna haurreskolan izena emateko epea

Aiurri 2020ko mai. 23a, 16:17

Zizurkil-Adunako Kuttuna haurreskolan 2020-2021 ikasturterako izena emateko epea zabalik dago, ekainaren 8ra arte. Bi aukera eskaini dituzte horretarako:

  • Online: Maiatzaren 21etik ekainaren 8ra. www.haurreskolak.eus
  • Haurreskolan bertan: Ekainaren 1etik 8ra / 943 694 149.

Zizurkil eta Adunako Udalek familiei dirulaguntzak eskaintzen dizkiete kuotak arintzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!