Iragana eta oraina Aiztondon

Joxe Arregi plazaren itxuraldaketa 26 urteren ostean

Aiurri 2020ko mai. 25a, 19:30

Joxe Arregi plazak sekulako itxuraldaketa eman du 26 urtetan zehar. Lehenengo argazkia 1994. urtekoa da, non plazan kioskoa zegoen eta atzekaldean paseatzeko leku zen berdegunea. Kioskoa zegoen lekuan, egun etxebizitzak eta Plazida Otaño liburutegia daude. Plazaren albo batean Atxulondo Kultur Elkartea kokatzen zen; egun ere leku berean kokatzen da, baina itxura berrituarekin. Bertara igotzeko zeuden eskailera haiek ere ez daude.

 
Zizurkilgo argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!