Iragana eta oraina Aiztondon

San Millan eskola, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko maiatzaren 28a

1997. urteko argazkia egungoarekin alderatuz gero, erraz ikus daitezke San Millan eskolako eraikinak izan dituen aldaketak. 1912an eraiki zuten eraikin hori eta, garai batean, goiko solairuan bizitzen ziren maisu-maistrak. 1998an eraberritu zuten eskola. Egun, ez du balkoirik, sarrerako ateen gaineko leihoak borobilak dira eta hirugarren soilarua ere badu. Eraikina soilik ez, espaloia ere aldatu da zebra-bidea gehituz. Eskailerak motzagoak dira eta eskolara sartzeko aldapa ere gehitu da.

Aiurri hamaboskariko 52. alean argitaratu zen San Millan eskolako argazkia, 1997ko otsailean, zehazki.

Zizurkilgo argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!