Liburuen itzulketa eat maileguaz gain, ikasgela ere martxan dagoela jakinarazi dute. Hauxe izango da ekaineko ordutegia: 09:00tatik 13:00tara eta 16:30tatik 19:00tara.
Beharrezkoa izango da liburutegira sartu aurretik eskuak garbitzea eta 2 metroko gutxieneko tartea errespetatzea. Ezingo dira liburuak, DVDak edo apalak ukitu, eta liburuzainari eskatu behar zaio materiala. 40 pertsona onartuko dituzte gehienez, eta hamar urte arteko haurrek heldu batekin sartu beharko dute. Momentuz, Txiki Txokoa itxita egongo da. Informazio gehiagorako: zizurkiliburutegia@gmail.com