Gaztezulo, gazteei galdezka

Aiurri 2020ko eka. 8a, 15:27

Zizurkilgo Gaztezulok beti eskaini izan du udako programazioa herriko gaztetxoentzat, eta aurten ere hala egin nahi du, dagozkion segurtasun-neurriak hartuta eta talde txikietan antolatuta. Gazteak ere asmo berarekin dabiltzan jakiteko, gazteekin elkartu nahi du Ane Artutxa Zizurkilgo Gaztezuloko hezitzaileak.

Horretarako, Gaztezuloko telefonoa eta Gaztezuloko sare sozialak ireki ditu, gazteekin hitzorduak lotzen joateko, eta, bide batez, talde txikietan planak egiteko.

Guztien artean finkatuko dute uda berezi honetako egitaraua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!