Xomorroen erakusketa Plazida Otaño liburutegian

Aiurri 2020ko eka. 12a, 09:55

Konfinamenduaren ondoren, ekainaren 1ean zabaldu zituen ateak Zizurkilgo Plazida Otaño liburutegiak. Orduz geroztik, eta ekainaren 26ra arte, ikusgai dago Motxila Ibiltaria ekimenean parte hartzen duten eskualdeko haur eta gaztetxoek eginiko xomorroen erakusketa ederra.

Haurrek bi xomorro nahastuz sortutako intsektu berriak osatu dituzte, eta itxura ez ezik, xelebreak dituzte izenak ere: arkarmiarma, barrasaltoa, libelargia, eulizangoa, erlelula, marigorringo sorgina, tximigela, armilula, berlea, pinpiligorri... Lan original eta politak egin dituzte, ikustea merezi dutenak. Liburutegia zabalik dagoen ordutegian ikus daitezke bertatik bertara: goizez 09:00-13:00, arratsaldez 16:30-19:00.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!