Uztailaren 15a bitartean ordaindu ahal izango da ibilgailuentzako zerga

Alarma-egoeraren ondorioz etenda egon ondoren, Zizurkilgo alkate-udalburuak 2020ko ekainaren 4an emandako alkatetza-dekretuaren bitartez, berriro jarri da martxan Zizurkilgo Udalak ibilgailuen zergak ordaintzeko finkatutako borondatezko epea. Uztailaren 15era bitartean ordaindu ahal izango da ibilgailuentzako zerga, udal-bulegoetan edo Zizurkilgo Udalaren kontu-korronteetan transferentzia eginda.

 

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!