Konfinamendutik irteteten ari garenean dator San Juan bezpera. Gau ederra askorentzat, aurten, beste modu batera ospatu beharko dena. Izan ere, osasun gomendio nagusia jende pilaketak saihestea izanik, Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak ez dute bideragarri ikusi herrigunean nahiz Elbarrenan San Juan sua piztu eta ohiko dantzak egitea. “Udan zehar, ahal bada, pixkanaka hasiko gara ekimenak egiten, baina beti ere segurtasun eta distantzia neurriak errespetatuz. Ez dugu lasterka egin nahi, egiten den hori ondo egin baizik”, azaldu du Maite Amenabar kultur zinegotziak.
Udalak San Juan bezperako gauean arduraz jokatzeko deia egin die herritarrei.