Gaztezulo irekita egongo da uztailean

Aiurri 2020ko ekainaren 30a

LH4tik DBH4ra arteko gaztetxoei zuzendutako eskaintza martxan izango da Zizurkilgo Gaztezulon, txandaka antolatuta eta segurtasun neurriak betez. Goizeko ordutegian egongo da jardunean, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

 

Zenbait egunetan, ekintzak Gaztezulotik kanpora egingo dira, batzuetan herrian bertan (Zizurkilgo frontoian, esaterako), eta beste batzuetan herritik kanpo (mendi-bizikleta, piraguismoa…). Herritik kanpora egingo diren ekintzetarako izena eman beharko da aurrez Gaztezulon bertan edo udal-bulegoetan, aurreikuspenak egin ahal izateko. 626 623 107 (Ane)

Egoera berriak aforoa egokitzea eskatzen duenez, Gaztezulon bertan aforoa mugatuta egongo da, hezitzaile 1 eta 8 erabiltzailera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!