Segurtasun neurriak zaintzeko deia

Aiurri 2020ko uzt. 10a, 10:22

Zizurkilgo Udalak bandoa zabaldu du herrian, koronabirusaren aurrean segurtasun neurriak zaintzako eskatuz:

"Covid19ak gure artean jarraitzen duela ageria geratu da egunotan. Positiboen kopurua ostera areagotzen ari da eskualdean. Elkar zaintzea dagokigu egoera kontroletik kanpo ateratzeko, eta segurtasun arau hauek betetzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.

-Maskara edo musukoaren erabilera. Distantzia bermatzen ez den guztietan derrigorrezkoa da baina ahal bada kalean une oro erabiltzea da gomendatzen dena.

-Segurtasun distantziari eustea. Metro t´erdiko gutxieneko distantziari eustea da dugun neurri eraginkorrena ez kutsatzeko.

-Eskuak sarri garbitzea.

-Gogoratu, igandean botoa emateko maskara derrigorrezkoa dela. Arduraz, Udalak boto eremua berrantolatu du denon segurtasuna bermatzeko.

Herrian egoerak duen eboluzioaren arabera Udalak krisi mahaia deituko du ostera ere eta ez du baztertzen neurri gehiago hartzea. Era berean, osasun sailari, informazio gardena ematea eskatzen dio Zizurkilgo Udalak".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!