Iragana eta oraina Aiztondon

Pedro Mari Otaño plaza, iragana eta oraina

Aiurri 2020ko uzt. 10a, 19:30

Astea amaitzeko, Zizurkil Gora joan gara, eta Iriarte jatetxeko atzeko plazaren argazkia ekarri dugu gaurkoan. Lehena, 1994. urtekoa da, eta bigarrena, egungoa. Bien arteko ezberdinetasunik nabariena Iriarte jatetxeko eraikinean dago, atzeko aldean zati bat gehitu zaio eraikinari.

Aiurri hamaboskariko 4. alean argitaratu zen Iriarte jatetxearen atzekaldeko plazako argazkia, 1994eko uztailean, zehazki. Zizurkilgo jaiak iragartzeko publizitate iragarkian agertu zen argazkia "Ondo pasa festak goian eta behean" izenburupean".

[IKUSI IRAGARKIA]

Zizurkilgo argazki zaharrak ikusgai WIKIPEDIAn [Ikusi]

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!