Hilabete osoko egitaraua prestatu du Zizurkilgo Gaztezulok. Eguraldi ona aprobetxatuz, egoitzatik kanpora egingo dira bi ekitaldi, Tolosako Zumardia elkartearekin elkarlanean. Hain zuzen, uztailaren 23an, ostegunean, mendi-bizikletan ibiltzeko aukera izango dute gaztetxoek. Bestalde, uretako kirolak ere probatu nahi izanez gero, uztailaren 28an, asteartean, izango dute horretarako aukera, Tolosan piraguismoa egin ahal izango baitute. Izen-emateak irekita daude, Gaztezulon bertan, 626623107 telefono-zenbakian eta Zizurkilgo udal-bulegoetan.