Lasaitasunerako deia, Zizurkilen COVID-19az kutsatutako kasu baten berri izan ostean

Ainhoa Arozena 2020ko uzt. 17a, 17:26

Zizurkilen COVID-19az kutsatutako positibo baten berri izan ostean, lasaitasunez eta arduraz jokatzeko deia luzatu dute udaletxeko arduradunek. Segurtasun distantziak mantendu arren, maskara erabiltzea beharrezkoa dela gogorazi du Iker Urruzola alkateak, baita eskuak maiz garbitzea ere.

Osasun sailarekin harremanetan daudela ere adierazi du alkateak, "neurri bereziak hartu beharko balira jakinaraziko genuke. Bitartean, mesedez, froga egiteko eskatzera anbulatoriora ez joateko deia luzatzen diegu herritarrei, zerbitzuak ez kolapsatzeko". Egoerari ahalik ondoen erantzun nahian, ekarlanean ari dira Zizurkilgo Udala, Osasun saila eta Villabonan kokatutako osasun zentroa. Herritarrei unean uneko informazioa helaraziko dietela esan du Iker Urruzolak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!