Zizurkilgo Udalaren oharra, koronabirusa dela eta

Aiurri 2020ko uzt. 20a, 15:30

Zizurkilgo Udalak lasaitasunerako mezua zabaldu du koronabirusaren inguruan:

"Atxulondo jatetxeko langile batek positibo eman ostean, gainontzeko langileei egindako probek negatibo eman dute.  Jatetxeak itxita jarraituko du badaezpada eta datozen egunetan berriz egingo dizkiete probak.

Udaletik, lasaitasunez eta arduraz jokatzeko deia zabaldu nahi dugu, eta herritar guztiei, segurtasun distantziak mantendu arren maskara erabiltzea derrigorrezkoa dela gogorarazi nahi diegu. Eskuak garbi mantentzea ere behar-beharrezkoa da.

Aurrekoan esan bezala, osasun sailarekin harremanetan gaude
Informazioa bidaltzen jarraituko dugu.

Lasaitasunez eta arduraz jokatzeko momentuak dira.

Elkar zaindu gaitezen".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!