Koronabirusa

Atxulondo taberna bihartik berriz zabalik, langile denek bi probatan negatibo eman ostean

Aiurri 2020ko uzt. 23a, 14:03

Zizurkilgo Atxulondo tabernako zerbitzari batek COVID-19an positiboa eman ostean, taberna itxita eduki dute azken egunotan. Bertako langile guztiek beharrezko bi probak egin eta gero, denek negatibo eman dutela jakinarazi dute arduradunek.

Hori dela eta, bihar, uztailaren 24an, berriz taberna irekitzea erabaki dute, egunotan guztiz desinfektatzen aritu ostean.

Bihartik aurrera, beraz, ateak zabalik izango ditu berriz Atxulondo tabernak, eta nahi duen orori lasaitasunez gerturatzeko deia egin diete tabernako arduradunek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!