Norgehiagoka Zarauzko Zinema pilotalekuan jokatu da. Partida gertukoek soilik ikusi ahal izan dute, izan ere, segurtasun neurri zorrotzak hartu behar izan dira egungo egoera dela medio.
Partida nagudiaz gain, 3 eta 4. postuak jokatu dira aurretiaz; Jone Iruretagoiena-Mireia Aizpurua bikote zarauztarra Garbiñe Tijero eta Alaitz Badiolaren aurka. Tijero-Badiola bikoteak lortu du hirugarren postuan sailkatzea.