Koronabirusa

Plazida Otaño liburutegia itxi dute, behin-behineko neurri gisa

Aiurri 2020ko uzt. 24a, 16:01

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, Plazida Otaño liburutegia ixteko erabakia hartu dute, bertako langile baten gertuko norbaitek Covid-19aren proban positibo eman duelako. Itxita egongo da langileen osasun egoera argitu arte:

Ohar bidez jakinarazi ditu Udalak erabaki horren arrazoiak: "Plazida Otaño liburutegiko langile baten gertuko senideak positibo eman du Covid19 aren proban. Hori dela eta, arduraz, behin-behinean Plazida Otaño liburutegia ixtea erabaki du Zizurkilgo Udalak. Itxita egongo da langileen osasun egoera argitu arte.

Udal bulegoetako funtzionamenduan ere aldaketa izango da. Aurretiazko hitzorduarekin funtzionatuko du behin-behinean eta lehentasuna emango da telefonoz edo on-line tramiteak egiteari. Zizurkilgo Udalak arduraz jokatzeko deia egiten die herritarrei eta egoeraren jarraipena egin eta duen informazioa helarazteko konpromezua hartzen du".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!