Pilotari profesionalen partidak, abuztuaren 7an Intxaur pilotalekuan

Aiurri 2020ko uzt. 30a, 12:01

 

Baiko enpresak egindako eskaintzari baiezkoa esan dio Zizurkillgo Udalak, eta Intxaur pilotalekuan. Gainera, Jon Erasun herritarra arituko da lehen partidan, Peña II.a lagun duela, Dario eta Garmendiaren aurka.

Partida estelarrean berriz, Jaka eta Albisu, Artola eta Rezustaren aurka neurtuko dira, Master Caixabank lehiaketaren barneko partidan. Sarrerak aurrez 20€tan egongo dira salgai, Iriarte eta Egarri jatetxeetan Zizurkilen eta Amasa Kafetegian Villabonan.

Ziotza Pilota eskolako kideen laguntzaz ospatuko da jaialdia. Gogorarazten da ezinbestekoa izango dela maskara jantzita eramatea.

Abuztuko ekitaldietan lehenengoa izango da pilota partida, abuztuaren bigarren astebururako, asteburu kulturala antolatzen ari baita Zizurkilgo Festa Batzordea

 
 
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!