Zizurkilgo Kultur Asteburua 2020

Kultur ekitaldien aldeko apustu garbia egin du Zizurkilgo Jai Batzordeak

Jon Ander Ubeda 2020ko abu. 6a, 14:04

Jaien ordez, kultur ekitaldiak. Horixe da Zizurkilgo Jai Batzordeak bizi dugun egoera zailari aurkitu nahi izan dion irtenbide txukuna. Gizarte bizitza ez eteteko eta, bereziki, kulturaren alde egiteko apustua txalogarria da. Abuztuaren 14tik 16ra musikaz, antzerkiaz edota bertsoaz gozatzeko aukera izango da Intxaur pilotalekuan.

"Gora Zizurkil!" lemarekin amaitzen da Jai Batzordearen oharra, jai egitarauaren atarikoa dena. Hauxe da, bere osotasunean, zabaldutako mezua: "Gainean dugun pandemiak ezagutu ohi ditugun festaz gozatzea galerazten digu. Are gehiago, gure ikuspegitik, ez litzateke arduratsua festa eredu horretara hurbiltzen den ekimenik egitea. Baina festa egunak badira kulturaren erakusleiho ere. Horregatik, Zizurkilgo herritarroi begirako kultur asteburua antolatu dugu abuztuaren 14tik 16ra. Distantziak mantenduz bada ere, elkartu eta kulturaz goza dezagun".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!