Mendizabal, Lujanbio, Egaña, Martin, Soto eta Mendiluzek saio bikaina eskaini zuten Zizurkilen

Xabier Lasa 2020 abu 18 Zizurkil

Zizurkilen kalitate handiko bertso saioa entzun ahal izan zen joan den larunbat gauean, Asteburu Kulturalaren baitan. Unai Mendizabal, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Mikel Soto eta Alaia Martinek osatu zuten bertsolari seikotea, Igotz Alkorta gai jartzaile izanik. Irribarrerako zein gogoetarako bidea ematen duten bertso ugari entzun ziren Intxaur pilotalekuan bildutako bertso zaleen gozamenerako. Hainbat bertso aldi ikusgai dauzkazu, irakurle.