Zizurkilgo Kultur Asteburua 2020

Pello Mari Otañorekin bertsotan

Aiurri 2020ko abu. 16a, 15:38

Unai Mendizabal bertsolaria Pello Mari Otañoren paperean sartu da eta ondorengo bertsoa abestu du gainerako herrikideekin batera:

AZTARNEI JARRAITUZ

Atxulondotik bueltan
kontuak zer diren
Olagizon batekin
ibili gara lehen.
Basajaunak artoa
nahiz aletu duen
oraindik artaburu
asko dago hemen.

Baratza, ganadua,
familia hazten...
baserritar andreen
lana ez da ahazten
eta apaiz batekin
gabiltza ikasten
euskaraz bezalaxe
txineraz idazten.

Udalean armarri
bat dela bitarte
azaltzen jardun zaigu
gaur Iker alkate.
Nahiz eskolan zenbatu
leiho eta ate
ez gara itzuliko
irailera arte.

Altxorraren bila bat
izan zitekeena
Otañokin amaitu
da plazan barrena
ta erakutsi dugu
hark euskara dena
gurekin daramagun
altxor handiena.

Estribiloa:

Zizurkilen, Zizurkilen
Ze euskal giro dabilen!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!