"Gora Zizurkil!" lemarekin amaitzen da Jai Batzordearen oharra, jai egitarauaren atarikoa dena. Hauxe da, bere osotasunean, zabaldutako mezua: "Gainean dugun pandemiak ezagutu ohi ditugun festaz gozatzea galerazten digu. Are gehiago, gure ikuspegitik, ez litzateke arduratsua festa eredu horretara hurbiltzen den ekimenik egitea. Baina festa egunak badira kulturaren erakusleiho ere. Horregatik, Zizurkilgo herritarroi begirako kultur asteburua antolatu dugu abuztuaren 14tik 16ra. Distantziak mantenduz bada ere, elkartu eta kulturaz goza dezagun".