Zizurkilgo saioa azken hilabeteetan gauez egin duten lehenbizikoa izan zen sei bertsolarientzat, koronabirusa guztion bizitzetan eta ohituretan nagusitu denez geroztik; bertsogintza ere ezohiko egoera zuzen-zuzenean jasaten ari den seinale garbia.
Nolanahi ere, beharrezkoak diren neurriak hartu ondoren kultur dinamika plazara eraman daitekeela beste behin ere frogatu ahal izan zen joan den larunbatean. Ahalik eta normaltasunik handienean jarduten saiatu ziren oholtza gainean bertsolariak nahiz gai jartzailea, eta osasun krisialdiari soilik bi txandetan heldu zioten zuzenki.
Hona, segidan, zenbait bertso aldi.
* Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña:
Gaia: “Bi hilabete igaro dira bertso saioak berreskuratzen hasi zirenetik. Zer nolako balantzea egiten duzue geroztik, modu positiboan zein negatiboan?”.
* Aitor Mendiluze eta Alaia Martin:
Gaia: "Zu, Aitor, tokiko merkataritzaren alde hainbat kanpaina sustatu dituen zinegotzia zara. Zuk, Alaia, kapitalismoaren aurkako eta kontzientzia ekologistaren aldeko mobilizazioetan parte hartzen duzu. Gaur Zara-n topo egin duzue biok".
* Maialen Lujanbio:
Gaia: “Ama zahar egoitzan daukan Karmele Jaio idazleak sare sozialetan partekatu du gutunaren hasierak zera dio: ia hiru hilabete ama ikusi gabe; gaur ikusi dut azkenik, ordu bete, bi metrotara. Hasieran eskua eman nahi izan dit, baina ezin dugula erantzun diot. Bukatzean besarkada eskatu dit. Ama, ezin dugu, esan diot”.
* Unai Mendizabal, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze:
Gaia: “Turkiarako hegazkinean, ezustean, topo egin duzuen hiru lagun zarete. Zuetako bat tabako kontrabandoko negozio bat egitera doa, eta ez du inork jakiterik nahi. Bigarrena ile-inplantea egitera doa, eta ez du inork jakiterik nahi. Eta hirugarrena errefuxiatu kurduei laguntzera doa, eta denek jakitea nahi du. Kopletan jardun ezazue”.
* Unai Mendizabal:
Sei puntu jarrita, erantzunak.
* Alaia Martin:
Gaia: “Haur txiki baten negarra, bizitzaren seinale. Gertuko baten heriotza, minezko negarra. Edo negarra egin dezakegu pelikula erromantiko bat ikusiz. Negarra begirada desberdinetatik aztertuta, osatu hiru bertso. Lehenbizikoa, zer da zuretzat negarra. Bigarrena, noiz egin zenuen negar azken aldiz. Eta hirugarrena, nolakoa espero duzu jaioko den haurraren negarra”.
* Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal eta Alaia Martin:
Gaia: “2020ko lau pertsonaje famatu (Donald Trump, Julen Iantzi, Arantxa Tapia eta Andoni Egaña) oinarri dituzten lau albiste posible azalduko dizkizuet. Hiru jarrera desberdinetatik aztertu beharko dituzue albisteak. Alaia, zu pertsonaje horien psikiatra zara; zu, Unai, fans amorratua; eta zu, Maialen, ama”.
* Sei bertsolariak:
Gaia: “Andoni Egaña adinean aurrera doa; dirua egin du urte guzti hauetan eta hemendik aurrera lasai ibili nahi duela erabaki du; txoferra kontratatu nahi du horretarako. Beste bostok, hautagai egokiak zaretela uste duzue, eta Andoniri azaldu beharko diozue zergatik komeni zaion zuek aukeratzea”.