Zizurkilgo Kultur Asteburua 2020

Goi mailako pilota neurketa jokatuko da gauean Intxaur pilotalekuan

Aiurri 2020ko abu. 7a, 09:30

Bi partida izango dira eta 22:00etan hasiko da lehena Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan. Sarrerak momentuan erosi daitezke 25 eurotan.

Azken orduko aldaketa bat izan da lehenengo partidan. Erasun-Peña II.a bikotearen ordez Bakaikoa-Ibaizabal pilotariek jokatuko dute partida Dario eta Garmendiaren aurka. Bigarren partida Jaka-Albisu eta Artola-Rezusta bikoteen artean jokatuko da.

Sarrera

Aldez aurretik erosi daitezke sarrerak 20 eurotan honako lekuetan: Iriarte jatetxea, Egarri jatetxea eta Amasa kafetegia (Villabona). Takilan ere erosi daitezke sarrerak 25 eurotan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!