Abuztuak 14, ostirala
Kontzertua
Hezurbeltzak.
Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak.
19:00 Intxaur pilotalekua.
Doan, sarrerarekin.
Aldez aurretik eskuratu behar dira Iriarte jatetxean, pertsonako gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izango dira. Sarrera eskuratu dutenek 15 minutu lehenago pilotalekuaren barrualdean egon beharko dute. Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango nahiz eta sarrera eduki. Aforoa beteko ez balitz sarrerarik ez dutenei sartzeko aukera eskainiko zaie.
Abuztuak 15, larunbata
Herri kirolak
Perurena harrijasotzailea eta Rekondo-Saralegi / Arria V-Irazu aizkolariak.
12:00 Intxaur pilotalekua.
Ipuin kontaketa
"Apaxiren mendi abenturak": "Nire izena Apaxi da eta euskalduna, mendizalea eta mutil alaia izateaz gain, ipuin-kontalaria ere banaiz".
18:00 Zimiterioa.
Bertso saioa
Andoni Egaña, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze eta Maialen Lujanbio. Gai jartzailea: Igotz Alkorta.
23:00 Intxaur pilotalekua.
Doan, sarrerarekin.
Aldez aurretik eskuratu behar dira Iriarte jatetxean, pertsonako gehienez ere 4 sarrera hartu ahal izango dira. Sarrera eskuratu dutenek 15 minutu lehenago pilotalekuaren barrualdean egon beharko dute. Ordurako sartzen ez denak ez du lehentasunik izango nahiz eta sarrera eduki. Aforoa beteko ez balitz sarrerarik ez dutenei sartzeko aukera eskainiko zaie.
Abuztuak 16, igandea
Haur jolasak
Aztarnei jarraitu eta herriko kultura ezagutu.
10:00 Plaza inguruan
Kontzertua
Maria Lasa eta Maria Beloki trikitilariak. Festa Batzordeak konfinamendu garaian egindako saioengatik eskertza adierazi nahi die.
Haur jolasak amaitu ondoren.
Bakarrizketa saioa
Mirari Martin eta Idoia Torregarai
“Bakean dagoena bakean utzi”. Euskara eta generoa umoregai hartuta, euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna eta kristalezko sabaia izango dituzte hzipide, besteak beste, ordubete inguruko emankizunean. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez, bazterrak zirikatuko dituzte.
19:00 Intxaur pilotalekua.