Goizean goiz baserriz baserri ibiltzen dira herriko gazteak oilaskoak biltzen astoaren laguntzaz. Eguerdi partean iristen dira plazara eta dantzaldia eskaintzen dute. Oso giro polita sortzen da, eta amaieran argazkia ateratzen dute guztiak batera oroigarri gisa. Aiurrik momentu horien irudiak berreskuratu ditu argazki galeria zabala osatuaz.