Lehen partidatik frontoiak betetzen hasi ziren, baina sartu ahal izateko ezinbestekoa zen maskara janztea eta eskuak garbitzea. Beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartu ziren goi-mailako pilota partidak ospatu ahal izateko.
Lehen partida Ibai Zabala-Bakaikoa eta Garmendia-Darioren artekoa izan zen. Hasieratik oso berdindua egon zen norgehiagoka, baina partida erdikaldetik aurrera Garmendiaren sendotasuna eta lehen koadroetako Darioren pilotakadak emaitzak ematen hasi ziren; gainera, Bakaikoa huts egiteak egiten hasi zen, partida eskuetatik joan arte, (22-15).
Bigarren partidarako frontoia pilotazalez bete zen, ikusmira handia sortuz. Rezusta-Artola bikoteak garaipena eskuratu zuen hutsegite asko egon ziren partida batean (22-14). Hala ere, tanto oso politak ikus ahal izan ziren lau pilotarien aldetik. Horrez gain, atzelarien lana nabarmendu beharra dago, frontoia "laburra" izanik indarraren eta segurtasunaren erakustaldi polita eman zuten.