Merkataritza eta ostalaritzako inbertsio eta ekipamenduetarako diru-laguntza

Aiurri 2020ko ira. 21a, 11:57

Zizurkilgo Udalak diru-laguntza deialdia atera du, herriko merkataritza eta ostalaritzako inbertsio eta ekipamenduetarako. Dirulaguntzen xedea da tokiko jarduera sustatu nahiz suspertzea eta, bide batez, sektoreen jarduera ekonomikoa, enplegua eta lehiakortasuna mantentzea, koronabirusaren krisiak eragindako ondorioei aurre egin ahal izateko.

 

Inbertsioak egitea, ekipamenduak jartzea eta inbertsio horiek bideratzeko ikerketak egitea lagunduko dira diruz deialdi honetan. Deialdia arautuko duten oinarriak 2020ko irailaren 21eko 180 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, eta mezu honi erantsita bidaltzen dizkizuegu. Bertan ageri da, besteak beste, eskatzaileek jarduera ekonomikoen sailkapen nazionalean (JESN) zer sailkapen izan behar duten laguntza jaso ahal izateko.

Diruz lagundutako jarduerak 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra artean egin beharko dira. Halaber, fakturen datak eta bere ordainketak epealdi horren barruan egongo dira.

Diruz lagundu ahal izateko, proiektuen onartutako gutxieneko inbertsio-zenbatekoa 50 € izango da establezimendu bakoitzeko eta zenbateko horretara iristen ez diren eskaerak ez dira diruz lagunduko. Diruz lagundu daitekeen gehieneko gastua, berriz, 1.500 eurokoa izango da establezimendu bakoitzeko.

Eskaerak Udalaren erregistroan aurkeztu beharko dira, urriaren 15a bitartean. Establezimendu bakoitzeko laguntza-eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!