Giro polita sortu zen larunbat iluntzean Joxe Arregi plazan. Hainbat koadrila bildu zen bertan, bingo musikatuaz gozatzeko. Megafonia bidez jarritako abestiak identifikatu behar zituzten parte-hartzaileek. Abesti bakoitzari zenbaki bat zegokion, eta haiekin aritu ziren bingoan. Umore onean aritu ziren jolasean.