Marrazki eta argazki lehiaketatako sariak banatu dituzte

Ainhoa Gil 2020ko ira. 25a, 20:56

Iraila kulturalari lotuta, marrazki eta argazki lehiaketak abiarazi zituzten Elbarrenako jai batzordeko kideek. Gai librea zuten marrazki lehiaketako parte-hartzaileek, herriko txokoen irudiak biltzea eskatu zitzaien argazki lehiaketako partaideei. Gaur iluntzean jaso dituzte euren sariak lanik onenak egin dituztenek.

Lau maila ezberdinetan banatuta antolatu dute marrazki lehiaketa eta hauek izan dira irabazleak:

2009-2010 urteetan jaiotakoak: Victory eta Allie Massiel.

2011 eta 2012 urteetan jaiotakoak: Haizea Zuntzunegi eta Aurea Unanue.

2013 eta 2015 urteen artean jaiotakoak: Gari Zabala eta Unai Ronda.

2016 eta 2018 urteen artean jaiotakoak: Ekhi Rubiños eta Salma Adahm.

Saridun asko ez zegoen plazan ekitaldia egin duten momentuan, eta euren ikastetxeetara eramango dizkiete antolatzaileek.

Argazki lehiaketari dagokionez, Maider Zuntzunegi izan da sariduna. Tolosako Arri estudioan argazki saioa egiteko aukera izango du Maiderrek. Plazida Otaño liburutegian daude ikusgai lehiaketan parte hartu duten argazki guztiak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!