Euskadiko halterofilia txapelketan lehiatuko da Danok Danena, larunbatean

Ainhoa Gil 2020ko urr. 30a, 09:50

Etenaldiaren ondoren, berriz ekin diote halterofilia lehiari eta martxan dira egutegiko txapelketak. Danok Danenako kideek eman dute horren berri:

Urriaren 10ean Zarautzen 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta Junior, Gipuzkoako Txapelketa. Emaitzak:       

        * Sub 15 - Txapelduna - Eki Lizaso

        * Sub 17 - Txapelduna Jon Kepa Kortajarena. Marka berria ezarri zuen 55 kilo kategorian, bi denbora modalitatean, 96 kilo altxatuz.  Bigarren: Eki Lizaso.
 
          * Junior - Txapelduna Jon Kepa Kortajarena. Bigarren: Eki Lizaso.
 
Urriaren 17an A Coruñan Espainiako Junior Txapelketa ospatu zen eta Alazne Gómez Peña 5. postuan sailkatu zen.
 
Urriaren 24an Zarautzen 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta Junior, Euskadiko Txapelketa izan zen eta ondorengoak izan ziren emaitzak:
 
         Sub 15 - Txapelduna - Eki Lizaso

         Sub 17 - Bigarren - Jon Kepa Kortajarena. Hirugarren - Eki Lizaso

         Junior - Hirugarren - Jon Kepa Kortajarena.
 

         Junior emakumezkoak - Txapelduna - Alazne Gómez                                               

 Larunbat  honetan, urriak 31, Gasteizen Euskadiko Banakako eta taldekako Txapelketan parte hartuko dute Danok Danenako kideek.     

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!