Jon Kepa Kortajarena, Espainiako txapeldun

Aiurri 2020ko aza. 26a, 15:39

Danok Danena Halterofiliako pultsularia den Jon Kepa Kortajarena, San Fernandon (Cádiz) izan zen pasa den asteburuan 15 urtez azpiko eta 17 urtez azpiko  Espainiako Txapelketan. 17 urtez azpiko mailan lehiatu zen, 55 kilo pisuko kategorian eta Espainiako Txapeldun gelditu zen, urrezko 3 domina lortuz.
 

Hauexek larunbatean altxa zituenak; 79 kilo arrankadan, 97 kilo bi denboratan eta 176 kilo total olinpikoan.  Esan behar da, egindako lana bikaina izan zela eta Ekaitz Kortajarena bere anaiak 55 kilo kategorian, bi denboratan eta total olinpikoan zituen Euskadiko errekorrak gainditu zituela.
 
Bidaia luzea izan zen, 2200 km. kotxez joan etorrian, baina ahaleginak merezi izan du. 
Abenduaren 4tik 8ra Espainiako Selekzioarekin Leonen izango da, bertan antolatu den konzentrazioan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!