Gabonak 2020

Gabonetako 60 lote zozketatuko dituzte Elizpe jubilatu elkartean

Aiurri 2020ko abe. 11a, 14:20

Abenduaren 16an zozketatuko dituzte Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteko zuzendaritzako kideek Gabonetako 60 lote. Horretarako, kontuan hartuko dira urteko bazkidetza ordaindu duten bazkideak. Zuzendaritzako lau kide eta bizpahiru bazkide egongo dira zozketan elkartean bertan. Saridun suertatzen direnei adieraziko diete.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!