10:00etatik 14:00etara bitartean eskualdeko artisauen produktuak ezagutzeko eta erosteko aukera izan da Joxe Arregi plazan. Azokan postua jarri dute, esaterako, Kaori Faktoria eta AMLU Studi, Sualma egurrezko jostailuak, Agara Agirre bitxigintza, Gorostidi harria eta beste hainbatek. Lehen ordutik hurbildu da jendea azokara eta saltzaileak pozik agertu dira jendearen parte-hartzearekin.