2021/02/09 15:30 - 19:30

Ikastaroa

Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza

Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza
Fraisoro eskola, Zizurkil

Baratzezaintza ekologikoko prestakuntza arloan, ikastaro ezberdinak antolatu ditu Fraisoro eskolak. Horietako bat da 'Negutegietan eta baratzeetan landatutako funtzio-anitzeko landareak. Prebentzioa eta Osasuna zure uztetarako' izenekoa.

Helburua landare multifuntzionalak zer diren ezagutzea da, izurriteak prebenitzeko, landare-osasunerako erabiltzeko eta beste erabilera batzuetarako (sendagaiak, gatronomikooak, ongarriak…) eta beraien ahalmen ekonomikoa ere aztertzea.

Aurrez aurreko ikastaroa izango da, batez ere baratzezain profesionalentzat. Otsailaren 9an eta 11n emango dira klaseak 15:30etatik 19:30etara bitartean (8 ordu denera). Matrikulak 40 euroko kostua du eta irakasle lanetan Clara Gutierrez egongo da.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
fraisoroeskola.eus | 943 69 21 66 | fraisoro@fraisoroeskola.eus

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!