Pello Mari Otaño bertsolariaren bizimodua, egokitu zitzaion gaira historiko edota haren lana bildu nahi dituzte 'Ombuaren itzala' filman. Patxi Bisquert da ekimenaren bultzatzaile nagusia eta inguruan ditu Zizurkilgo Teodoro Hernandorena Kultur Taldeko kideak ere.
Bisquertek sortutako Eguzki Art ekoiztetxea dago ekimenaren atzean. Prentsa oharrean azaldu duenez, "EGUZKI ART ZINEMAk urteak daramatza “Ombuaren Itzala” filma gauzatzeko ahaleginetan. Hainbat oztopo eta zailtasunen artean, aurrera doa proiektua, Pello Mari Otañok (bizitza eta obra), ahanzturatik aldenduz, geure memoria kolektiboan txertaturik iraun dezan".
Herrigintzan oinarritu dute filmaren ekimena eta auzolanean lortu nahi dute filma egiteko beharrezkoa den dirua: "Herrigintzan sortzen eta loratzen baitira proiektu bizigarrienak, erakunde eta plataforma handien babesik gabe. Horrek eraman gaitu fila Euskal Herritik Argentinaraino zabaldu nahi dugun auzolanean kokatzera".
Auzolanaren ekimena aurkeztu eta babesa biltzen hasteko gogoz, aurkezpen ekitaldi ezberdinak egingo dituzte datorren astean zehar:
- Andoainen: martxoaren 15a, astelehena, 18:00etan, Bastero Aretoan.
- Amasa-Villabonan: martxoaren 16a, asteartea, 18:00etan, Gurea Aretoan.
- Zizurkilen: martxoaren 17a, asteazkena, 18:00etan, Iriarte etxean.
- Tolosan: martxoaren 17a, asteazkena, 20:00etan, Kultur etxean.