Magiaz gozatzeko eguna Zizurkilen, martxoaren 27an

Aiurri 2021ko mar. 22a, 07:09
Asier Kidam magoa, besteak beste, Gure Zirkuan ikusteko aukera izan da.

Magia eguna ospatuko dute laster, Zizurkilen. Saioak ikusteko gonbidapena hartu behar da, udal bulegoetan.

Gizakiaren ilusioarekin jolasteko ariketa bikaina da magia, mendez mende gizakiaren arreta bereganatu duena. Zizurkilen magiaz gozatzeko eguna izango da, laster. Egun osoz, gainera! "Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia parrastan da! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa". ItuiÒo magoaren aurkezpena irakurrita, magiaz gozatzeko gogoa areagotu besterik ez da egiten. Tarte atsegina igarotzeko garaia da.

Martxoak 27, larunbata

Hiru hitzordu nagusi izango dira. Goizean, haurrentzat. Eguerdian, familia osoarentzta. Eta ilunabarrean helduagoentzat. Egitaraua:

  • LH4-6 bitarteko gaztetxoentzat saioa.10:00-12:00. Gaztezulo.
  • Magia egunaren irekiera gala, Marsel Moagoaren eskutik.  Familia guztiarentzat ikuskizuna. 12:00. Joxe Arregi plaza. 
  • Imanol Ituiño, David Blanco eta Asier Kidam magoen saioa, 15 urtetik gorakoentzat.18:00 eta 20:00. Atxulondo. 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!