Ilargiaren zikloei begira antolatzen zuten egutegia antzinako euskaldunek. Horri lotuta, oraindik ere ilargiari erreparatuz egiten dituzte baserriko lanak askok eta askok.
Ilargi-egutegiaren arabera, igandean sartuko gara urte berrian. Hori ospatzeko, 17:30etan jarri dute hitzordua, Pello Mari Otaño plazan. Giro goxoan, talo-merienda egingo dute bertan, musikaz lagunduta. Herribizigune elkarteko kideek antolatu dute ospakizuna, antzinako euskal egutegia gogoan izan eta urte berriari ongi-etorria emateko aukera eskainiz.