Elkarretaratzea egin zen larunbatean Zizurkilen eraso matxista salatzeko

Aiurri 2021ko api. 26a, 09:34
Zizurkilgo eraso matxistaren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Tolosaldeko Itaia

Itaiak antolatutako ekimena izan zen larunbatekoa. Jende ugari gerturatu zen pasa den asteko eraso matxista salatu eta arbuiatzeko. 

Itaiak honako hau adierazi zuen sare sozialen bitartez: "Beste behin argi utzi dugu indarkeria matxista oro gaitzetsi eta salatuko dugula eta beharrezkoa dela emakume langileon kontrako erasoentzat erantzun eraginkorrak hedatzea. Batetik, eraso hauek gauzatzen dituzten figurak seinalatuz eta bestetik, egoera horietatik errealki askatzeko baliabide sozial zein ekonomikoak garatuz. Tolosaldeko ITAIAtik bide horretan lan egiteko konpromisoa azaldu nahi dugu". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!