Sarrera ikusgarria egin zuen ekaitzak atzo arratsaldean

Ainhoa Gil 2021ko mai. 11a, 10:54

Iluntzeko 19:45ak aldera iritsi zen ekaitza Aiztondora. Ernion barrena, modu ikusgarrian sartu zen eskualdera. Zeruak bere aurpegi beltzena erakutsi zuen eta haizea zakartzen joan zen. Trumoi hotsa eta euri zaparradak laster ziren gurean. Ekaitza amaitu zenean, ostadar ikusgarria azaldu zen zeruan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!