Goizeko 10:30etan abiatu da taldea, Joxe Arregi plazatik. Ibilaldiaren hasieran euri pixka bat izan badute, peguraldi txukuna izan dute bidelagun, eguerdia arteko irteera politean.
lazatik Zubiaurretxora ingururatuta, Oria ibaiaren ertzetik jarraitu dute, lehen muga ikusteko. Ibaiak egiten du muga puntu horretan, eta ez dago mugarri fisikorik. Ugare auzoan barrena, Fraisoro aldera igo dira ibiltariak. Usurbil aldeko irteeran bezala, talde oparoa bildu da gaurkoan ere. Teodoro Hernandorena elkarteko kideek gidatu dute gaurko ibilbidea eta mugarrien inguruko azalpenak eskaini dituzte
Bidean gora, hainbat mugarri bisitatu ditu taldeak eta tartean, baita Laumugarrietako mugarria ere. Asteasu, Anoeta, Villabona eta Zizurkilen arteko mugarria da Laumugarrietakoa. Ia lur-azpian izkutatuta egin ditu hainbat urte eta duela aste gutxi bistaratu zuten, lau herrietako alkateak bertan zirela.
Laumugarrietako mugarria ikusita, Abetako gainera igo dira eta handik, Ugarte baserrira inguratu dira. Guztira, 14 mugarri ikusi dituzte irteeran parte hartu dutenek.