Txirrindulari bat larri zauritu da Zizurkilen

Ainhoa Gil 2021ko mai. 20a, 14:37

Asteasura doan GI-3281 errepidean gertatu da istripua. Antza denez, txirrindulariak erorikoa izan du eta zauri larriak izan ditu. Dirudienez, txirrindularia bakarrik zegoen erorikoa gertatu denean. Ertzaintza lekukoen bila ari da, gertaera nola izan den argitzeko. 943 53 91 25 telefonora dei dezakete lekukoek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!