Dantza-taldean, txirrindularitza eta pilota eskolan izena emateko epea zabalik

Aiurri 2021ko eka. 16a, 15:48

Ireki dituzte 2021/2022 ikasturterako izena emateko epeak Bukalai dantza-taldean, Danena txirrindularitza-eskolan eta Ziotza pilota-eskolan.

Jarraian, izena emateko modu eta epeei buruzko informazioa:

BUKALAI DANTZA TALDEA

Aurrematrikula epea zabalik dago eta izen-ematea Zizurkilgo udal-bulegoetan edo bulegoa@zizurkil.eus helbidean eman daiteke. Aurrematrikularen kuota 25€ izango da. Ordainketa Bukalai dantza-taldearen kontuan egin beharko da. 

DANENA TXIRRINDULARITZA ESKOLA

Aiztondo bailaran neska-mutilek txirrindularitza praktikatu eta ikasteko aukera izango dute. Modalitate ezberdinetan trebaketa egiteko aukera izango dute, urritik ekaina bitarte. Asteburuetan irteerak eta lasterketetan parte hartzreko aukera izango da.

Zizurkilgo Pedro Maria Otaño eskolako frontoian egingo dituzte: 

  • Asteartero 17:00etan: 2010-2011-2012 eta 2013ko alebin eta benjaminak.
  • Ostegunero 17:00etan:  2006tik 2009ra jaiotako infantil eta kadeteak

Izena  emateko, danenatxirrindularitza@gmail.com helbidean egin beharko da, ekainaren 20a baino lehen. Informazio gehiagorako, 665 731 464 zenbakira deituta.

ZIOTZA PILOTA ESKOLA

Aurrebenjamin, benjamin, alebin eta infantilak, bi entrenamendu egingo dituzte astean, Intxaur Frontoian.

Izena emateko kuota 50 eurokoa da eta ekainaren 25a baino lehen egin beharko da. ziotzapilotaelkartea@gmail.com helbidean edota 606 815 000 deituta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!