Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkartearen ekimena, berriro abian

Aiurri 2021ko eka. 18a, 17:04

Pandemiaren eraginez etenaldia egin ostean, berriz hasiko dira adinekoak Zizurkildik Asteasuko bidegorrian zehar ibilbidea egiten.

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkartearen Pausoka, adinak ez du inporta ekimena, berriz ere martxan da. Hiru distantzia proposatu dituzte oraingoan, bakoitzaren gaitasunaren arabera:

  • Burrusti baserriraino
  • Matxetaundi baserriraino
  • Asteasuraino

Goizeko 10:00etan abiatuko dira guztiak Zizurkilgo Joxe Arregi plazatik, eta ibilbidearen amaiera ere denak batera emango diote 12:00etan, leku berean. Ondoren, hamaiketakoa izango da parte-hartzaile guztientzat. 

Lehen irteera, ekainaren 25ean izango da, eta bigarrena uztailaren 14ean. Aforoak kontrolatuta eduki ahal izateko eta aurreikuspenak egiteko, izen-emateak Zizurkilgo udal-bulegoan edota bulegoa@zizurkil.eus helbidean eman daiteke.

Zatoz bidegorrian ibiltzera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!