Gari Iruretagoiena zizurkildarrak maila ona erakutsi du Indoor Apnea Munduko Txapelketan

Aiurri 2021ko eka. 28a, 11:16

Maila ona erakutsi du Iruretagoiena Belgadron, Indoor Apneako modalitatean. Munduko txapelketa izanik, maila izugarria zen, baina entrenamenduen emaitza ona erakutsi du. 

Zizurkildarrak lau probatan parte hartu zuen: aletarekin, aletarik gabe, estatika eta librean. Aletekin marka ona lortu zuen, Espainiako taldeko bigarren onena (179,8 metro). Aletarik gabe ere marka interesgarria lortu zuen (132,59). Zoritxarrez, estatikan kanporatua izan zen, protokoloa ez betetzeagatik; esan beharra dago, modalitate hau dela Iruretagoienaren espezialitatea. Monoaletaren eta bialetaren modalitatean 174,6 metro egin zituen. 

Lorpen handiak eskuratzen ari da zizurkildarra eta heroi gisa jaso zuten Zizurkilen. Ez da gutxiagorako, Espainiako txapelduna izatetik, Munduko Txapelketarako jauzia egin baitu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!