Amaia Agirre eta Alaia Martin, Zizurkilen bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 14:24

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Mendizabal, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Alaia Martinek Zizurkilen bertso saioa osatu zuten Igotz Alkorta gai jartzailearekin batera, Zizurkilgo kultur egitarauaren baitan igandean. Agirrek eta Martinek, honako gaiari heldu zioten: "Orain pare bat aste, sare sozialetan bideo bat zabaldu zen: Eibarko herritar bat, gizonezko heldu bat, baserritarra, udalbatzan alkatearen aurrean kexatzen ari zen, hala moduko gaztelanian. Barrerako eta txantxarako eman du bere gaztelaniazko hizkeragatik. Zuei zer gogoeta eragin dizue?".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!