Andoni Egaña eta Amets Arzallus, Zizurkilen bertsotan

Aiurri 2021ko abu. 16a, 14:40

Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Mendizabal, Amets Arzallus, Amaia Agirre eta Alaia Martinek Zizurkilen bertso saioa osatu zuten Igotz Alkorta gai jartzailearekin batera, Zizurkilgo kultur egitarauaren baitan igandean. Egaña eta Arzallusek, honako gaiari heldu zioten: "Lankideak zarete, supermerkatu batean. Andoni azken urte eta erdian ez da agertu lanera, aldakako mina, gerrikoa, hernia… Ezkontza batean topo egin duzue, eta Andoni Ametsi hor hasi zaio hemengo eta hango mina duela esanez. Baina handik gutxira, Ametsek Andoni “Pakito txokolatero” dantzatzen ikusi du".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!